2009/10/12 22:12:01.888 GMT+2

Salburuako hezeguneak

Salburuako hezeguneak, Gasteizen aurkitzen dira. Arkauteko urmaelaren inguruan 4km-ko ibilaldia dago. Natura gustoko duenarentzat oso leku aproposa da, ibilbidean zehar aurkitzen diren behatokietatik animaliak gertutik ikusteko aukera baitago. Hegazti ugari ikus daitezke eta urteko sasoiaren arabera espezie desberdinetakoak gainera.

Hegaztiez gain, oreinak ere aurkitzen dira. Aurreko asteetan araldian egon dira eta arrak borrokan, marru egiten... ikusteko aukera izan genuen.

Argazkia udaberrian aterata dago, baina nire ustez araldi garaian joatea gomendagarriagoa da, ikuskizun hori ikustea nahi duenarentzat behintzat.

Nork: Asier Izagirre.2009/10/12 22:12:01.888 GMT+2
Etiketak: salburuako-hezeguneak oreinen-araldia euskal-herria lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net