2009/09/23 18:15:29.031 GMT+2

Lituania, xarma handiko lurraldea

Lituaniak, nahiz eta oso lurralde handia ez izan, berebiziko xarma dauka. 3 milioi biztanle ditu, eta Lituaniar nortasuna oso garatuta dute bertako biztanleek, eukaldunon antzera. Ez da oso zaila lurralde osoa ezagutzea, esan bezala, ez baita oso handia. Hiriburua Vilnius, polita da, baina beste hiriburuen antzera, garatua. Herriskak aldiz, bestelakoak dira. Etxe gehienak zurezkoak dira, eta ez oso altuak. Bestetik, ohitura dago hirien kanpoaldean lur puska txiki bat erosi eta bertan baratzak eta lorategiak edukitzekoa.

Herri eder ugari dauzka, baina zenbait aipatzearren, honakoak esango ditut: Vilnius, Kaunas, Siaulia, Birzai, Nida, Klaipeda, Trakai, Palanga etab. Hauetako bakoitzak gauza ikusgarriak dauzaka (eliza ortodoxoak, gazteluak, gurutze-mendixka, dunak, lakuak, etab.)

Aipatu beharra dago, lurraldea ez dela oso ezaguna. Saskibaloizeleek dena den, ezagutuko dute, hau baita kirol nagusia bertan, eta euren jokalari asko atzerrian jokatzen ari baitira, (TAUn esaterako Jasaitis eta Macijauskas aspaldi).

Lurraldea oso laua da, ia ez dauka mendirik, beraz txirrindaz ibiltzeko oso egokia da. Itsasoa ere badago mendebaldean, eta anbarra topa dezakegu bertan. Baina batez ere ezaguna da dauzkan laku ugari eta zoragarriengatik. Naturaz gozatzeko aukera aberatsa dauka Lituaniak. Berdegune ugari, lakuak, itsasoa, dunak etab.
Era berean, jendea oso jatorra da, eskuak zabalik hartuko zaituzte beti. Tradizio pagano ugariko lurraldea da bestetik, nahiz eta gaur egun kristauak izan, eta jaialdi dezente egiten dituzte horien omenez.

Bizitzako gauza txiki eta garrantzitsuez gozatzeko leku paregabea dela esango nuke finean.

Posted by: Olatz Eizagirre.2009/09/23 18:15:29.031 GMT+2
Tags: europa lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net