Uda iritsi eta hondartzan eguzkia hartu, uretan bainatu eta bisitaldi edo ibilalditxoak egiteko asmotan bazabiltza Menorka aukera paregabea izan daiteke. Kalak postaletan agertzen diren bezelakoak dira: area txuria, ur garbi ta epelak… Abuztuan jendez gainezka egoten diren arren beste hilabeteren baten joan ahal izan ezkero kala galduetan lasai-lasai egoteko aukera izango duzu.
Bertako plana norberak bere gustura egokitu dezake: hegazkinez joan eta hotela hartu, kotxe edo furgonetan Barzelonatik itsasontziz pasatu ta bertan kanpinean edo libre ibili… Baita belauntzi bat alokatu ta kalaz-kala nabigatu ere!
Azken finean, opor lasai batzuk igaro nahi badituzu, Menorka kontuan hartzeko tokia da!
Post a comment