2009/10/29 10:23:01.011 GMT+1

Tutera (Nafarroa)

Tuterako igerilekuak 16 tobogan dauzka eta oso handiak dira. Igerilekuak bi alde ditu: bat, eguzkia hartzeko, belarra eta bestea, bainatzeko.

Mundu osoko turismoa dago: errusirra, Perukoa, Portugalekoa, Txinakoa... Bertako janaria eta arropa oso berezia da eta hori gustatzen zait.

Posted by: Daniel.2009/10/29 10:23:01.011 GMT+1
Tags: euskal-herria lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/29 10:09:14.793 GMT+1

San Ferminak (Iruña)

Oso festa onak dira, jende asko joaten delako eta ziztu bizian lagun berriak egin ditzazkezulako. Normalean eguraldi ona egiten du, hau da, eguzkitsua eta 25 gradutik gora.

Lagunekin zezenen aurrean korri egitea oso dibertigarria da eta nola errekortatzen dituzten ikustea, zezen plazan bi alde daude: bat, jendea lasai egoteko da eta bestea, berriz, gaztetxoentzako.

Posted by: Jon Imanol.2009/10/29 10:09:14.793 GMT+1
Tags: euskal-herria museoa-etab | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/29 10:02:49.519 GMT+1

Alhambra (Granada)

Nik Alhambra gomendatzen dizuet, Granadako muino batean dago kokatuta eta oso leku berezia da. Hau ikusteko fetxarik egokiena ekainaldean da, horrela bertako landaretzaz eta faunaz hobeto goza dezakezu. Oso deigarria da, bertako hegaztien jokabidea aztertzea merezi du eta landaretza ez da normalean ikusten dena bezalakoa, askoz lehorragoa da.

Bertan hainbat eraikuntza daude, musulmanak dira, horregatik, hauek aztertu eta bisita gidatuen bitartez inguruko azalpenak ematen dituzte. Horrela, kultura gehiago ikasteko aukera izango duzu. Hango bistak ere bikainak dira, Granada guztia ikusten da. Benetan merezi du, oso esperientzia polita da.

Posted by: Leire.2009/10/29 10:02:49.519 GMT+1
Tags: espainiar-estatua lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 19:31:39.800 GMT+1

Sendaviva (Nafarroa)

Ondo igarotzen duzun bitartean naturaz eta animali exotikoez goza dezakezu, esate baterako: lehoiak, pandak, tukanak... Baita ere atrakzio parkean jolas dezakezu.

Atrakzio jolas gunea umeentzat edo gazteentzat eginiko jolas moduko mundu bat da, bertan 28 atrakzio desberdin aurki ditzazkezu. Eguna igarotzeko leku aproposa da.

 

Posted by: Ane.2009/10/28 19:31:39.800 GMT+1
Tags: euskal-herria museoa-etab | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 19:24:18.132 GMT+1

TRENTXIKI

Oso gertu dago, beraz, askoren interesa pizten du, ala ere oso leku lasaia eta atsegina da lagunartean eta familiakoekin ibiltzeko.

Bertan, aukera bat baino gehiago dago: paseatzeko aukera, eskailerak igotzeko aukera, bai 500 edo bai 1.000, putzutan edo Etxarrin bainu bat hartzekoa... Hau da leku zoragarria!

Posted by: Maite.2009/10/28 19:24:18.132 GMT+1
Tags: gipuzkoa lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 19:17:36.682 GMT+1

Laredoko Hondartza (kantabria)

Laredoko hondartzara joatea gomendatzen dizut. Laredo, Kantabriako herri bat da, Bizkaitik gertu dago.

Oso leku polita da. Hondartzak lau kilometro baino gehiago ditu eta paseatzeko oso leku aproposa da. Urak tenperatura epela du eta erraz sar zaitezke.

Udan, hondartzaren bukaeran dagoen plaza batean eszenatoki bat muntatzen dute eta era guztietako ikuskizunak antolatzen dituzte: umeen dantzak, musika taldeak...

Posted by: Arantza.2009/10/28 19:17:36.682 GMT+1
Tags: espainiar-estatua lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 18:25:25.801 GMT+1

Donostiako Aste Nagusia

Festa giro handia dago, gauean musika egoten da: kontzertuak eta diskojaiak egiten dituzte. Egunero, su artifizialak botatzen dituzte Kontxako hondartzatik eta oso polita da.

Giro alaia dago, nahiz eta batzuetan borrokak egon. Sagüesen egiten diren eguneroko kontzertuak doan dira eta talde oso ezagunek jotzen dute: La Oreja de Vangoh, Nena Daconte... Adin guztietako jendea joan oi da.

Posted by: Aitor.2009/10/28 18:25:25.801 GMT+1
Tags: - gipuzkoa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 18:13:31.139 GMT+1

Navalmoral Herria (Caceres)

Udan oso eguraldi ona egiten du eta udan berorik ez pasatzeko igerileku asko daude. Navalmoraletik gertu dauden beste herri batzuetan ere badaude igerilekuak. Gainera, igerileku guztietan ping-pong-eko mahaiak daude, ez aspertzeko.

Igerilekuan bazaude eta egarria badaukazu taberna bat dago igerileku bakoitzean. Igerilekuaren ondoan futbol zelai bat dago partidoren bat jokatzeko.

Posted by: Christian.2009/10/28 18:13:31.139 GMT+1
Tags: espainiar-estatua lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 17:40:39.845 GMT+1

Olima II Hotela (Cambrils, Tarragona)

Hondartza oso gertu dago, 100 metrotara gutxi gora behera.

Igerileku bat, buffet librea eta animazio asko egunez nahiz gauez.

Posted by: Mikel.2009/10/28 17:40:39.845 GMT+1
Tags: alojamendua espainiar-estatua | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/28 17:30:05.817 GMT+1

Getariako Portua

Getariako portua gomendatzen dizut oso interesgarria delako eta arrantza egitea gustatzen bazaizu arrantzale asko egoten dira. Toki egokia da arrantza egiteko, arroka batzutatik arriskurik gabe jeitsi ondoren.

Zoragarria delako eta lagunekin edo lehengusuekin egun pasa joateko oso ondo dagoelako. Eguraldi ona egiten badu bainatu zaitezke.

Zoragarria da, arrantza egin dezakezulako, itsasontzien ondoan zaudelako eta oso lasaia delako.

Posted by: Josu.2009/10/28 17:30:05.817 GMT+1
Tags: gipuzkoa lekua-herria-edo-paisaia | Permalink | Comments (0) | References (0)