2009/05/16 11:45:15.916 GMT+2

BERLIN

Berlin, Alemaniako hiriburua. Historiaz betetako hiri handia.

Hemengo horma bota ondoren bi Alemania bateratu ditu, eta horregatik alde guztietatik gauza ugari ikusiko dituzu, bi herri bateratu baitira.

Edozein izkinetan gauza edo txoko harrigarriren bat aurkituko duzu!

 

Brandemburgoko atea eta Berlineko horma (East Side Gallery ikusi!),  Charlotemburgeko palazioa eta bere lorategiak, Kreuzberg-o kafetegi eta terrazak, , Unter de Linden kalea, Olinpiar estadioa, Gendarmermarkt-eko plaza, Umbolteko unibertsitate famatua (non Einstein eta Grim anaiek ikasi zuten), Alexanderplatz, San Nikolas auzo mediebala, Postdamer platz (Sony Centerrakin)…denetik aurkituko duzu, bakoitza bere xarma eta istorioekin!

 

Berlineko Welcom Card-a atera hemen gutxirako etorriko bazara 20euro balio du eta 3 egunetan garraio publikoa dohainik duzu.  Gauza askotan deskontu handiak izango dituzu.

Leku askotan erosi al dituzu gainera.

 

Garraiatzeko garraio publikoak oso onak dira: Ubahn (metroa), Sbahn (trena) eta tranbiak (M) zerbitzu oso azkarrak dira. Autobusak eta barkuak motelagoak dira. Beti ere tiketa hartu, bestela 40euroko zigorra dezu!

Bizikleta ere garraiatzeko oso aproposa,  kaleak zabalak eta luzeak baitira, eta bidegorri eta txirrindentzako bide ugari dago.

 

Hemen hotelak nahiko garestiak dira, baina albergeak oso ongi daude. Zerbitzu ona eta merkea da egun batzuetarako etorriko bazara.

Albergistako txartela atera eta deskontuak edukiko dituzu.

Gazte txartela ateratzea ere oso gomendagarria da, deskontu asko edukiko dituzu.

 

11tan Brandemburgoko atetik oinezko tour batzuk ateratzen dira, eta Berlineko puntu interesgarrienetarikoak esplikatzen dizkizu. Tour hauek dohainik dira, eta azkenean zu nahi duzuna edota giak merezi duena ematen diozu. Oso gomendagarria benetan, giak oso onak baitira!

 

Museoen zalea bazara hau zure hiria da. Motea guztietako museoak aurkituko dituzu Horien artean ez ahaztu Museumsinsela (Museoen irla), hemen munduko 5 museo garrantzitsuenetakoak aurkituko dituzu.

Arkitekturan zalea bazara Postdamer platz-a ez ahaztu.

 

Lasaitasuna behar baduzu Berlin inguru berde ugari ditu. Parke handiak hiriburu erdian bertan. Batzuk hain dira handiak mendian zaudela dirudi!

Horien artean ez ahaztu Charlotemburgo lorategiak edota Treptowerko parkea. bisitatzea. Ezta ere Berlineko zoo famatua!

 

Ezta ere ez joan hemengo currywursta eta zerbeza probatu gabe!

 

Jende atsegina eta irekia aurkituko duzu bertan, edozer egingo dute zu laguntzeko!

 

Beraz, zeren zain zaude? Berlin zure zain dago!!

Posted by: Marcos Sodupe.2009/05/16 11:45:15.916 GMT+2
Tags: berlin europa lekua-herria-edo-paisaia alemania | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net