2009/08/17 20:07:33.784 GMT+2
Bardeak
Euskal Herriak paisaia mota ezberdinak ditu eta nola ez desertu bat ere bai. Udaberri aldean joanez gero gure desertu zabal hau berdez janzten da eta paisaia zoragarri baten aurrean aurkitzen gara. Gainera eguzkiak urtaro honetan gogor jotzen ez duenez beroa gustura hartzen da eta ez da udan bezain itogarria. Kirolgune ezin hobea da, guk bizikleta aukeratu genuen lagun bezala baina ibilbide ezberdinak oinez ere egiteko aukera dago. Traba bezala, militarren hegazkinek ixiltasuna galerazten dutela.
Posted by: Urdin.2009/08/17 20:07:33.784 GMT+2
Tags:
euskal-herria
lekua-herria-edo-paisaia
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)

Post a comment