Bizikleta hartu eta martxa. Aurtengo abuztuan, atlantikotik mediterraneorako bidea egin dut bizikletaz. Ibilbidea Frantzian kokatzen da, Bordelen hasi eta Seten amaituz. Ibilbidea bi kanal kontutan hartuta egiten da. Garona kanala, Bordeletik Tolosara eta Midi kanala Tolosatik Setera.
Ibilbide guztian kanala duzu bide lagun. Kanal hauek, inguruko herri eta hiri garrantzitsuenetatik igarotzen dira. 600 km inguruko ibilbide honetan hainbat gaztelu eta harresi bisitatu daitezke. Ibilbide polit eta laua da, bizikletaz egiteko erraza.
Comentarios
Remitente: Aier Aierza.2009/10/01 22:15:24.862 GMT+2